viernes, 6 de junio de 2014

AG 21ko UDAL FOROA

Ekainaren 5ean Udaletxera joan ginen eta alkateari AG 21n egindako lanaren berri eman genion.

ERREKA EGUNA EKAINAREN 21EAN



Urteak badira gure ikastetxea “Ingurumenarekiko sentsibilizazio eta inplikazio” lanetan dabilela, Eskola Agenda 21 proiektuarekin lotuta. Hau dela eta, besteen artean, Udalak antolatutako “Erreka-egunean” parte hartzera animatzen zaituztegu.



Eguna: Ekainaren 21an, larunbata.

Ordua: Goizeko 10.30tan
 Lekua: Udaletxe aurrean.
Apuntatzeko epea:  Maiatzaren 23a bitarte, ostirala.
Apuntatzeko modua: Eskolan/Udaletxean edota posta-e bidez:
ormaiztegi@udal.gipuzkoa.net
Udalak  banatuko du Garbiketarako materiala (eskularruak, e.a.).
Eraman behar dena: Uretan ibiltzeko jantzi eta oinetako egokiak eta gogoa!!

Garbiketa lana amaitu ondoren, partehartzaileei hamaiketakoa  emango zaie.
 

martes, 3 de junio de 2014

Herri diagnostikoa egiten

Herri diagnostikoa egiteko kalez kale ibili gara gure herriko edukiontziak aztertzen

 Edukiontzien egoera aztertu  eta herritarrok bereizketa ondo egiten dugun behatu dugu